Eus
Es

Informatika-gela

  • 27.70 m2

  • Wifi konexioa

  • 6 ordenagailu

  • Proiektagailua

  • Informatika-ikastaroak

6 ordenagailu, pantaila bat eta bertan ematen diren gai desberdinak proiektatzeko proiektagailu bat aurkitu ahal izango dituzu gela honetan. Eskaintzen diren informatika-ikastaroen artean honakoak dira garrantzitsuenak:



Informatikan lehen pausoak. Partaideek, software eta hardware-ari buruzko oinarrizko ezagutzak barneratu eta oinarrizko trebetasun digitalak garatu ahal izango dituzte.



Testu-dokumentuak sortu eta diseinatu. Testu eta irudien edizioa. Partaideek Interneta erabiltzen ikasiko dute, testu eta irudi desberdinak bilatu eta Word-en laguntzarekin proiektu pertsonalak garatu ahal izateko.


Diapositibekin aurkezpenak. Partaideek Photoshop eta Power Point programak erabiliko dituzte, haien irudiak moldatu eta diapositibekin aurkezpenak eginaz proiektu digitalak garatu ahal izateko.


Sare soazialak. Azalduko diren gaiak honakoak izango dira: Facebook, Twitter eta Blog komunikazio digitalen oinarriak eta erabilera zuzena.


Sarea gure eguneroko bizitzan. Erabiltzaileek tramite desberdinak internet bidez egiteko aukera ezagutu eta erabiltzen ikasiko dute: mediku hitzorduak, sarrera edota tiketak erosi, bidaiak kudeatu, banku eragiketak egin, etab.