Eus
Es

Erabilera anizkunen gela

  • 74.50 m2

  • Wifi konexioa

  • Yoga

  • Tai-Chi

  • Saloi-dantzaldiak

Guztien artean handiena izanik, ekintza gehien antolatzen dituen aretoa da, horien artean:


Yoga

Yoga, ELKARTASUNA adierazten duen termino snaskritoa da. Hiru elementuen elkartasuna da: fisikoa, emozionala eta mentala. Gorputza sendatu eta indartzen duen bizimodua da. Asana (ariketak), arnasketa eta erlaxazioaren bidez lortzen da.



Onurak:



- Gorputzaren energia gehitu, toxinak aske utzi eta defentsak indartzen ditu.


- Gihar eta artikulazioen malgutasuna hobetzen du.


- Metabolismoa eta zirkulazio energetikoaren eta gorputzaren oxigenazioaren prozesu anabolikoak estimulatzen ditu.


- Asma, neke kronikoa, artritisa edota antzeko gaitzak jasaten dituzten gaixoen egoera hobetzen du.


- Odolaren irrigazioa eta malgutasunari esker bizkarrezurraren egoera hobetzen du.


- Lasaitasuna sortu eta adimena zorrozten ditu. Nerbio-depresioen aurkako baliabidea da eta antsietateari aurre egiteko teknika ezin hobea.

Tai-Chi

"Mugimenduzko gogarte", "mugimenduaren harmonia", osasuna hobetzeko antzinako arte edo metodo txinatarra, berneko harmonia eta oreka fisiko eta energetikoa bezala ezagutzen da. Adimena eta gorputza orekatzeko teknika ezin hobea. Digestio, zirkulazio, lokomozio eta arnas-aparatuei onura izugarriak ematen dizkio. Edozein egoera fisiko eta osasun egoera duten pertsonek praktika dezakete. Medikuek gomendatzen duten teknika, batez ere adineko pertsonen artean.

Saloi-dantzaldiak

Adindunen artean psikomotrizitatea praktikatzeko jarduera bikaina.