Eus
Es

Guri buruz

Tolosa eta eskualdeko adineko pertsonen Elkarte bat gara, izena emandako 2200 bazkide inguru dituena. Bazkide bakoitzak 5€ko urteroko-kuota ordaintzen du.

Gure elkarteak, bere kideen aisialdi eta lasaigarrirako ekintza desberdinak antolazea du helburu nagusienen artean. Elkartea, prozesu guztia antolatzen duten estatutuekin dago ofizialki osatua. Bere IFZ G-2067 19 47 da.

Zuzendaritza-batzordea osatzen dutenen artean zuzendaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta Asanblada Orokorrean izendatutako lau batzordekide daude, azken hauek bi urteko denboraldia igarotzen dutelarik eta beste hautagairik egon ezean berrautatuak izateko aukera izanik.

Horrez gain, elkartearen organorik garrantzitsuena den eta bazkide guztiek osatzen duten Asanblada Orokorra daukagu. Urtean behin eta lehen hiruhilekoan zehar (normalean otsaila aldera), Asanblada Orokorra elkartzen da elkarteko instalazioetan. Bertan, zuzendaritza-batzordeak aurreko urtean egindako ekintzak eta egoera ekonomikoaren berri ematen die.

NON GAUDE?

San Joan kalea, 2-1º Tolosa 20400 (Gipuzkoa)

Telefono eta Fax-a: 943- 69 89 85

iturrizaelkartea@hotmail.com

“ITURRIZA” Elkartea Tolosako San Juan kaleko 2, 1. zenbakian aurkitzen da, Alhondiga tabernaren gainean, plazako atalondo bakarra izanik.

Parean Tolosako auzitegia kokatzen da eta elkartearen eskuinaldean Uzturre Gunea. Ezkerraldean Artxibo Probintziala dago eta atzekaldean, berriz, Frantziskanoen fraide-etxea.